XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Geuk olan uste dogu, ta berak be bere eskuan dauko olantxe uste izatea, geure eritxi argalean.

Maurak berak berbea lodi bota dau.

¡Arranoetan, mutil ori ezta ibilli firi-firi!.

ESAN DEUSKU TXURIK BERE ERITXIA.

¡Tira! Bota dau Maura orrek berorren diskurtsoa, ez beingo-beingoan baña.

Denpora gitxiago bear izan dau Txuri gureak Maura berorren ganeko eritxia emoteko.

- Ta, Txuri, ¿zer deritxak berbalari (oradore) orreri? - itandu deutso Txitxuk, berbaldi zaratatsua amaitu daneko.

- !Zer eritxiko deutsat! Berba asko egin daula.

- Ta ondo, ¿oyez? - Ondo... ¡Tira! Batzuetan, bai.

Baña ez nau ni lorindu... Ori, morroi ori, berbalari ona ta guztia izango da, baña....

-¿Baña diñok? - Baña asko aurkituten dot nik morroi orregan, jauna.

Baña, Betokertxu noiz ikusiko ete dodanezko zeragaz, eztaukot burua geyagotarako euki be ta...... bat bakarrik esango dot....

- Esaik ba, esango badok.

- Ara ba... Ointxe esango dot, baña ¡ez gero niri agirakarik egin! Nire eritxian...... Maura ori... katolikuentzako baño obea da... katu laikoentzako.

EMON DAU TXITXUK BERE BERBEA.

Eldu gara barikura, Jainkoari eskerrak.